- Adi, grabatzen, ekin! familia ikuskizuna ikusteko aukera izango da maiatzaren 30ean Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu ostegunera arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko Udalaren webguneko formularioa bete edo Saroben jarritako kutxatilean izena eta datuak aurkeztu behar dira.