- Enplegu publikoa egonkortzeko aldarriarekin ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek deitutako grebarekin bat egin du Garbitaniak, Usurbilgo hondakinak jasotzeaz arduratzen den enpresa publikoak. Hori dela eta, gaur ez da atez ateko zerbitzurik izango. Osteguna izanik, organikoa ateratzea egokituko litzateke. Gauzak horrela zaborrik ez atera-tzea eskatu dute, herria ahalik eta txukunena egoteko, Bestalde, udal langileak ere grebara deituak izan dira, eta horrek zenbait gora-behera sor ditzake udal administrazioan.