- Usurbilgo Udarregi ikastolako LH3ko ikasleek 70 haritz landatu zituzten joan den astean Andatzan, Irigain inguruan, iaz moztutako baso batean. Lauko taldeetan aritu ziren haritzak landatzen, udaleko Ingurumen zinegotziarekin eta lorezainarekin batera. Hari-tzak landatzearekin batera, egun pasa egin zuten, eta, azkenik, oinez itzuli ziren ikastolara. Landaketa Eskolako Agenda30 programaren barruan egin zuten, zeinak iraunkortasuna sustatzea duen helburu. Urtero gai bat izaten dute ardatz: aurten basoak aukeratu dute.