- Astigarragan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko bat abian jarri nahi duten ekintzaileei lagun-tzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da, Beterri-Burun-tzak bultzatzen duen Guztion programaren baitan.

4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta %50 artean finantzatuko da. Besteak beste, lokalaren gastua laguntzeko izango dira.

Programa honen laguntzak merkataritza lokalean 2020ko abenduaren 1etik hasita eta 2021eko urriaren 31 bitartean ezarri diren proiektuentzat izango dira. Laguntzak ixtear dagoen edo berriki itxi den jarduerari jarraipena eman nahi dioten ekintzaileek ere jaso ditzakete.

Eskaerak 2021eko urriaren 31 bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Oinarriak Astigarragako Udalaren webgunean ikus daitezke oso-osorik.