Hernaniko Udalak, herriko eragileekin batera, hainbat ekimen antolatu ditu hilabete honetan artxoaren 8a dela eta. Egitaraua oparoa da eta ekitaldi gehienak aste honetan burutuko dira.

Honela, bihar bertan Arremani-tzek, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta Tratu Onen Foroa egongo da Eta ni? Zaintzak erdigunera, norberarenak ere bai izenburupean. Ekitaldia Biteri kultur etxean 17.30ean hasiko da. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea hernanitoherri@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Asteazkenean, Txapa Feministen Tailerra burutuko da 17.30ean gaztelekuan. Gainera, gaztelekuak ere, ostegun, ostiral eta larunbaterako 17.30etik aurrera Eskumutur Feministen Collagea izeneko ekimena antolatu du.

Martxoaren 5ean, Infernua Bizirik taldeak antolatuta, Eli Pagola, Miren Artetxe, Oihana Arana eta Maider Arregi bertsolariek Infernuaren aldeko bertso saioa eskainiko dute Biteri kultur etxean 18.00etan. Sarrerak Kide eta Garin tabernetan; 633 181 526 telefonoan edo bertso saioa baino ordubete lehenago Biteriko sarreran lor daitezke.

Bestalde, martxoaren 5ean eta 8an Lilatoi birtuala antolatu da. Bost kilometro egin beharko dira Hernanin zehar korrika, ibiltzen, patinetan edo handbiken. Izen-ematea: www.lilaton.es.

Martxoaren 6an Nor gara gazte feministak? izeneko tailerra burutuko da 11.00etan Atsegindegi plazan. Eta egun bat beranduago gaztelekuak 17.30ean Mul An filmea proiektatuko du.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, aldarrikapen eguna izango da eta 19.00etan manifestazioa antolatu da, Hernaniko Koordinadora feministak antolatuta. Partaideak, pilaketak saihesteko, zutabe desberdinetan aterako dira: Carmen Adarraga parkea, Oleta plaza (Karabel) eta Zerbitzu Sozialak.

Martxoaren 9an bi ekitaldi egongo dira: 17.30ean gaztelekuan Kahoot Feminista jolasak eta hitzaldi bat 18.00etan Biterin ikasketen homologazioa eta beste lan-eremu batzuetarako sarbidearen inguruan.

Martxoaren 10ean Panpina an-tzezlana ikusteko aukera egongo da eta 18an Zinegoak jaialdiko lanak proiektatuko dira. Bi emanaldiak 19.00etan Biterin izango dira. Gonbidapenak, Plaza Feministan (goizez) edota email bidez (berdintasuna@hernani.eus).

Martxoaren 8an manifestazioa egongo da eta parte-hartzaileak zutabe desberdinetan aterako dira pilaketak saihesteko