- Hodei Magoak Ezinezkoaren logika magia ikuskizuna eskainiko du Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean igandean. Saioa 17.30ean hasiko da, familia guztiari zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Sarrerak dagoeneko salgai daude hiru eurotan Sarobeko bulegoan (astelehenetik ostiralera: 9.00-13.00 eta 16.00-18.00). Bestalde, online ere eskura daitezke bibe.me plataformaren bitartez.