- Astigarragako Erribera kultur etxean Haizearen egia film laburra proiektatuko da egunero 20.00etan urtarrilaren 29ra arte. Ostiralean emanaldiaren ostean mahai-inguru bat egingo da. Solasaldian, ekoizpen taldeko ordezkariak eta saharar komunitateko kideek hartuko dute parte. Filmaketaren nondik-norakoak, aurkitutako oztopoak eta Saharan bizi den egoera azalduko dituzte. Haizearen egia Maluta Filmsek ekoiztu du, eta Zumaiako eta Zestoako Udalen, Euskal Fondoaren, Darahli eta Wadna elkarteen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.