Behatokiak doako prestakuntza tailerra antolatu du

25.01.2021 | 00:21

Usurbil – Hizkuntz-Eskubideen Behatokiak herritarrak ahalduntzeko doako prestakuntza saioa antolatu du Usurbilgo Potxoenea etxean otsailaren 3an 18.00etan. Edukiera mugatua da, gehienez 17 pertsonek parte har dezaketelarik. Izena ematea beharrezkoa izango da Usurbil Kultura webgunearen bidez. Inskripzioa egiteko azken eguna urtarrilaren 29a izango da. Informazio gehiago, www.behatokia.eus webgunean.