Pausokak egiten duen lanaren garrantzia azpimarratuz, urte amaieran, Urnietako Udalak elkartearekin duen konpromisoa berritu zuen, 2016 urtean elkarteak zentro berria inauguratu zuenean sinatutako hitzarmena zabalduz. Hitzarmen berria 2021eko azaroaren 23ra arte egongo da indarrean, eta horren bidez, Udalak Idiazabal kaleko 13. zenbakian dagoen lokala lagatzen jarraituko du, Pausoka elkarteak bertan jarduerak garatu ditzan.

Era berean, argiaren eta uraren kostuak bere gain hartzen jarraituko du Udalak, baita egiturazko inbertsioak ere. Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan ziren Luke Goñi, Gizartekintza saileko zinego-tzi arduraduna, eta Amaia Irazusta, Pausoka elkarteko presidentea.

Arreta integrala

Ehun familia

Pausoka elkarteak garatzen dituen zerbitzuen artean logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia, osteopatia eta psikologiako terapiak eskain-tzen ditu Urnietako zentroan arreta integrala eta goiztiarra emateko xedearekin.

Gainera, zenbait zerbitzu ere ematen ditu, besteak beste: familiei laguntzeko banakako tratamendu-plana, adingabeen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten tresnak garatzea, anai-arreben tailerrak eta osasun, hezkuntza eta gizarte erakundeekin etengabeko koordinazioan aritzea.

Azkenik, sentsibilizazio-kanpainak antolatzen ditu eta horretarako elkarte eta enpresa batzuekin lankidetzan aritzen da.

Pausoka elkartea hamabi familiak sortu zuten 2012an eta gaur egun 100 familia baino gehiagoei zerbitzua ematen die, bai Urnietan, baita Hernanin duen lokalean ere.