- Usurbilgo Oiardo kiroldegia gaur, bihar eta urtarrilaren 6an itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegia izango du (lanegunetan: 7.00-12.30 eta 14.30-21.00; larunbatetan: 9.00-21.30; igandeetan: 9.00-13.30). Gainera, Sutegiko udal liburutegia urtarrilaren 11ra arte jai egun eta larunbatetan itxita egongo da, baita gaur, bihar eta urtarrilaren 6an ere. Beste egunetan, ohiko ordutegia ibiliko du.