- Nabarraldek urteari amaiera emateko dokumental bat eskainiko du, Sandrati, San Adriango tunela, Lizarrateko parajean dagoen haitz azpiko pasabideari buruz, hain zuzen ere. Abenduaren 29an, 19.00etan Biteriko ikastaro gelan aurkeztuko dute. Pasabide hau “ehunka istorio txikien igaroleku izan da, baina baita gure herriaren historian gertaera lazgarrien oroimen lekua ere”, esan dute.