- Euskal lurraldeetako emakume panderojoleen testigantza, iritzi eta esperientziak biltzen dituen dokumental bat kaleratuko da datorren astean, Eten barik joten izenburupean. Grabaketa horretan parte har-tzeko aukera izan dute Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek. Abenduaren 21ean Euskal Telebistako lehenengo katean iluntzeko 21.00etan estreinatuko da. Panderoak emakumeari espazio publikoetan gizonezkoen baimenik gabe jo-tzeko ateak ireki zizkion.