Usurbil – Aste honetan Usurbilen aurkezpen ugari egongo dira eta guzti horietan aforoa mugatua denez, Udalak hitzorduen berri eman nahi izan du.
Honela, bihar Zubietako frontoian, 18.30ean #GukZubietanZer prozesuaren emaitzen aurkezpena burutuko da. Tokia hartzeko hirigintza@usurbil.eus helbidera idatzi behar da.
Asteazkenean, 18.30ean, baina Sutegin, Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak jardunaldien bigarren saioa izango da. Gainera, larunbatean errotarriak eta aztarna arkeologikoak ikusteko irteera gidatua antolatu da 9.00etatik 12.00etara
Ostegunean, 18.30ean Sutegin, Indarkeria matxista COVID-19-aren testuinguruan: nola egingo diogu aurre Usurbilen? hitzaldia eta solasaldia egongo dira. Norma Vazquezek eta Sheila Melcolek gidatuko dute.
Azkeneko hitzordu hauetan parte hartzeko, tokia usurbilkultura.eus helbidearen bitartez erreserbatu behar da
Lo último |