- Usurbilgo EAJ udal taldeak landa eremuan banda zabala bermatzea eskatu dio udal gobernuari erregistroan aurkeztutako idatzi baten bidez.

Josune Urkola bozeramaile jeltzaleak jakinarazi duenez, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak telekomunikazioetarako banda zabala lurraldeko landa eremuko txoko guztietara zabaltzeko konpromisua hartua du.

Horregatik EAJk Usurbilgo Udalari eskatu dio bat egin dezala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ekimen hau Usurbilgo landa eremuetan gauzatzeko dagozkion bitartekoak jarriaz.

Horren baitan, Udalak bere gain hartu beharko du udalerriko landa eremuetako etxebizi-tza eta biztanleen eguneratutako azterketa bat egitea.

Banda zabala izateko, ordea, urtero zuritze prozesua egin eta aitorpena eskatu behar da, beraz identifikazioa burutzeko konpromisoa ere eskatu da.