- Hernani Errotzenek antolatzen duen Ezagutu Hernani lehiaketa azken txanpara iristen ari da. Igandean, abenduaren 13an, amaituko da Internet bidez parte hartzeko aukera. Karteletan agertzen den QR kodea bidez www.euskalnafarrak.eus/hernani webgunean aurki daitezke erantzun behar diren lau galderak. Hernani Errotzenek eta Nabarralde Fundazioak prestatutako hamar pak banatuko dira asmatzaileen artean. Zozketa egin eta hurrengo larunbatetik, hilaren 19tik, jakinaraziko da zeintzuk izan diren sarituak.