- Hernaniko Udalak herriko negozioentzako laguntza lerro berri bat zabaldu du eta ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak berraktibatzeko 150.000 euro bideratuko ditu.

COVID-19a dela eta, Eusko Jaurlaritzak ezarritako itxierak kaltetutako negozio bakoitzak 800 euroko kopuru finkoa jasoko du. Horrekin batera, 400 euroko kopuru osagarria jasotzeko aukera izango du jardueraren ohiko gastuengatik, horiek herriko enpresetan eta saltokietan gastatu badituzte. Dirulaguntza horien deialdia GAOn argitaratu da eta abenduaren 30a arte eskatu ahalko dira.

Onuradunak ostalaritza eta errestaurazio sektoreko pertsona juridikoak edo mikroenpresak dira, baita hoteletan eta bestelako ostatuetan dauden jatetxeak ere, ixtera behartu dituztenak.

Udaletik argitu dutenez, lagun-tza hau bateragarria izango da beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuek helburu berarekin emandako beste dirulaguntzekin.