Lasarte-Oriak azaroaren 20tik abenduaren 4a arte ospatuko den Euskaraldian ahalik eta Belarriprest eta Ahobizi gehien parte hartzeko xedearekin, informazio gune ibiltari bat prestatu izen-ematea errazteko. Informazio gune hau Igune ibiltaria izena duen bizikleta batek eta photocall batek osatuko dute. Argazkia atera-tzen dutenek sare sozialen bidez partekatu ahal izango dute.

Igunea datozen asteetan eta azaroaren 19a arte bost gunetan zehar ibiliko da: kiroldegia, kultur etxea, Okendo plaza, Topo geltokia eta, azoka egunetan, Andatza plaza.

Igunean ezezik, beste bi modu daude izena emateko: etxez etxe banatu den biorrikoa betez eta herriko hainbat elkarte, komertzio, eskola eta udal eraikinetan jarritako postontzietan utzita edo online https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidearen bitartez.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da eta honela euskararen erabilera handitzea.

Aurten, norbanako bezala (Ahobizi edo Belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango da Ariguneen bidez.

Lasarte-Orian 56 entitatek izena eman dute Arigune izateko. Euskaraz lasai aritzeko gunea da Arigunea. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen da uneoro Arigunean.

Bi eratakoak izan daitezke Ariguneak: Barne Ariguneak entitate baten baitan ohiko dinamika duten kideek (lankideek€) osatzen duten taldeak dira eta modu kolektibo batean euren arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dute. Kanpo Arigunea entitatean herritarrekiko harreman espazioetan dauden pertsonek (dendariak€) osatzen dute eta beraiekin herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea izango dute.

Euskal Herrian, ehundaka Arigune sortu edo identifikatu dira. Honenbestez, Euskaraldian aktiboki parte hartuko dute elkarteak, taldeak, erakundeak, enpresak€ Modu horretan, hainbat Ahobizi eta Belarriprestek euskaraz lasai aritu ahal izango dute mota eta tamaina guztietako entitateen baitan.

Lehen edizioko Euskaraldia, 2018an, burutzera iritsi aurretik bide luzea egin zuen ekimenak. Euskaraldia bera sortu aurretik ere Euskal Herriko herri askotan egin zituzten euskarazko hizkuntza ohiturak aldateko ariketak.

Horietako bat Lasarte-Oria da, Ttakunek antolatzen duen Euskararen Maratoia. Ekimen honetan agertu ziren lehen aldiz Ahobizi eta Belarriprest rolak. Herriko kasuan 40 egunetan zehar luzatu zen ariketa, Belarriprest zirenek sei astetan hartu zuten rola, eta Ahobizi zirenek astebetez egiten zuten ariketa.

Lehen Euskaraldian 255.000 Belarriprestek eta Ahobizik parte hartu zuten. Aurten marka hori haustea bilatuko da.