Aurtengo ekitaldia, hamairugarrena, urriaren 25ean izango da, 8.00etatik 14.00etara. Beti bezala bost ibilbide proposa-tzen dira zailtasun eta distantzia desberdinekoak. Lehiatzeko ez den eta edozein pertsonarentzat egokia den jarduera da, Buruntzaldeko landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen duena.

Andoain-Lasarte-Oria ibilbidea Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda burutu daiteke. Bere 7,9 kilometroak oinez soilik egin daitezke. Andoain-Urnietak 4,8 km. ditu. Oinez edo bizikletaz osatu daiteke. Andoaindik ateratzen den azkeneko ibilbidea Usurbileraino doana da eta hau luzeena da, Anda-tzatik barrena igarotzen baita. Oinez soilik egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.

Lasarte-Oriatik Urnietara doan bidea motzena da 3,9 kilometro soilik baititu. Oinez edo bizikletaz egin daiteke. Bosgarren ibilbidea, Lasarte-Oria-Usurbil-Aginaga da, bederatzi kilometrokoa, Santueneatik Aginagako Mapil ingururaino. Oinez edo bizikletaz burutu daiteke.

COVID-19a dela eta, moldaketa ba-tzuk egin dituzte. Batetik, aurten ez da kontrol eta anoa punturik jarriko, eta ez da autobus zerbitzurik izango. Parte-hartzea egiaztatzeko webgune bat prestatu dute (kirolak.buruntzaldea.eus), eta hilaren 25eko egun osoan izango dute bertan erregistratzeko aukera. Ohi bezala, parte-hartzea sarituko dute: ibilaldiaren osteko egunetan opari bana emango zaie norbere herriko kiroldegian.

Ibilbideak jarraitzeko herri bakoi-tzean dauden paneletaz edo duela urte batzuetan indarrean jarri zen Navi Ruta aplikazioaz baliatu daiteke. Azkeneko honekin paneletan dauden QR kodeak eskaneatu behar dira.

Txus Alonso Lasarte-Oriako zinegotziak aditzera eman zuenez, pandemia egoera honetan aire librean egin daitezkeen ekintzak antolatu nahi dituzte.