- Hernaniko udal kiroldegiko ikastaroetan izena eman nahi duten neska-mutilek datorren astelehenera arte dute matrikula egiteko aukera. Inskripzioa kiroldegiko web gunean (https://web.hernani.eus/kirola/login.aspx) edo bulegoan bertan egin liteke aldez aurretik hitzordua hartuta (943 552 185).

Ikastaro hauek urriaren 5ean hasiko dira. Kiroldegitik aditzera eman dutenez, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ikastaro eskaintza murritzagoa izango da aurten.

Bestalde, helduen ikastaroetarako izen-ematea lehengo astean amaitu zen. Atzo egin zen hautatuen zozketa eta gaur plaza bat egokituko zaienen zerrenda argitaratuko da. Kiroldegiko web orrian edo goiko sarrerako kristaleran ikus daitezke. Plazarik gabe gelditu denak aukera du bete gabe gelditu diren ikastaroetan izena emateko. Ikastaroak 1ean hasiko dira.