Usurbilgo udal Gobernuak alezarko Pelaioenea eraikina auzo-ekipamendu batean eta Emakumearen Etxeko egoitzan bihurtu nahi du. Horretarako, etorkizuneko erabiltzaileek bere espazioko definizioan parte har dezaten nahi du. Lehenengo bileraren data irailaren 19an da eta Elhuyarrek gidatuko du. Kalezarko plazan bertan jarri dute hitzordua, 12.00etan. Aurkezpena irekia izango den arren, izena ematea beharrezkoa izango da, edukiera kontuengatik, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 377 110 telefonora deituta.

Udalak eta Elhuyarrek prozesu parte-hartzailearen inguruko xehetasunak azaltzeko agerraldia eskaini dute. Bertan, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak gogorazi zuen bilerak martxoan abiatzekoak zirela, baina COVID-19ak bertan behera utzi zituela: "Atzerapenak atzerapen, orduko gogo eta ilusio berarekin ekingo diogu, Pelaioenea birgaitu eta biziarazteko konpromiso irmoa baitugu". Azken bi urteetan, Pelaioenea birgaitzeko hainbat lan egin dituzte: erortzeko arriskurik ez du orain, egitura sendotuta eta estalkia berrituta. Barrukoa egituratzea falta da, ordea, eta hori eraikinaren erabiltzaileek defini dezaten nahi du udal Gobernuak.

"Pelaioeneak hartuko dituen proiektu sozialek zehaztuko dute aurrerago egin beharreko hirigin-tzako esku hartzea", aditzera eman du Solaberrietak. Batera abiatu eta elkar elikatuko duten bi parte-har-tze prozesu egingo dituzte Kalezarko auzotarrek eta Emakumeen Etxearen erabiltzaileek: "Bientzat tokia dago, eta, gainera, proiektu osagarriak izan daitezkeela uste dugu", baieztatu du alkateak.

Emakumeen Etxearen inguruko azalpenak ere eman ditu Solaberrietak. Gogoratu duenez, aurreko legealditik dator proiektua, eta egungo udal Gobernuak ere bere egiten du. Legealdiko Planean jasota dagoen "proiektu garrantzitsuenetako bat" da Pelaioenea, haren esanetan. 2010ean Parekidetasun saila sortu zenez geroztik Udalak gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko politikak garatzen egindako bide "luze eta emankorra" nabarmendu du Solaberrietak: azken Berdintasun Planak jasotzen zuen dagoeneko Emakumeen Etxea sor-tzeko beharra eta egitasmoa. "Usurbilgo emakumeentzako erreferen-tziazkoa izango den espazio bat sortu nahi dugu. Emakumeak ahalduntzeko espazioa: elkar ezagutu, topatu, zaindu, hausnartu, konspiratu, maitatu, eraiki eta burujabe-tzeko gunea, hain zuzen ere", amaitu du alkateak.

Agerraldian ere Oxkar Santamaria zinegotziak parte hartu du eta auzo-ekipamenduari buruz hitz egin du, udal-gobernuarentzat auzoek duten garrantzia nabarmenduz. "Auzo guztien Usurbil eraiki nahi dugu. Auzo bizigarriak nahi ditugu: ez dugu kaxkoa eta auzoen arteko ezberdintasunak areagotzerik nahi", azpimarratu du. Azkenik, Kalezarrek proiektu berri asko martxan dituela aipatu zuen.

Ekipamendua kanpotik birgaitua da eta orain batzarren bitartez erabakiko dira barruko espazio desberdinak