- Aurten, bizi den osasun egoeraren ondorioz, ez da Santa Ana Eguneko urteroko sagardo dastaketa ospatu, baina herriko eragileek (sagardotegiak, Astiko elkartea, Harituz elkartea, Xaguxar aisialdi taldea, Aurrera Mutilak taldea eta Astigar EOE) topa egin dute bideo batean Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena denari omenaldi xume bat egiteko. Bideoa ikusgai dago astigarraga.eus -en.