- Ekainaren 1ean irekiko da berriro Hernaniko liburutegiko mailegu zerbitzua. Osasun eta higiene neurriak direla eta, funtzionamendu berezia izango du. Adibidez, norberak bere poltsa eraman beharko du eskatutako liburuak jasotzeko.

Honenbestez, hitzordua aldez aurretik eskatzea ezinbestekoa izango da. Dagoeneko eskaera egin daiteke telefonoz (943 552 966), whatsappez (688 635 462) edo posta elektronikoz (liburutegi@hernani.eus). Liburutegiko webgunean ere informazio gehiago aurki daiteke (http://liburutegia.hernani.eus/eu/).

Hitzordu eskaerarekin batera zein liburu hartu nahi den esan beharko da. Liburuzainek gomendioak eskainiko dituzte: “Ez badakizu zer eskatu, gogoko duzuna edo bilatzen ari zarena azaldu eta bilatuko dugu. Adostutako orduan jasotzera etorri. Liburutegian banan-banan sartuko zarete, 14 urtetik beherakoak eta laguntza behar duten pertsonak salbu. Kasu hauetan laguntzaile batekin sartzerik egongo da”.

Nobedadeak, gomendioak, gidak eta katalogoak kontsultatzeko http://liburutegia.hernani.eus/eu/ orrialdea ikus daiteke.

Itzulketak Biteriko sarreran dauden kutxetan utzi beharko dira. Dokumentu horiek hamabost eguneko berrogeialdian egongo dira.

Urnietako liburutegiko erabiltzaileak maileguan dituzten liburuak itzultzen joan daitezke Lekaioko sarreran dagoen kutxan. Itzultzeko azkeneko eguna ekainaren 15a izango da.