Bideo-bilera egingo dute Andoainen San Joan jaiei begira

Asteartean, maiatzak 5, bilduko dira eta bihar bidaliko dute sarbidea eta pasahitza

03.05.2020 | 01:19

Andoain – Kultura Batzordeak dei egin die herriko talde, elkarte eta herritarrei bideo bilera egiteko San Joan jaiei begira.

Maiatzak 5ean, 19.00etan, Zoom izeneko plataformaren bidez bilduko dira. Erabiltzeko zailtasunak dituztenek aukera izango dute fisikoki Basterora hurbiltzeko. Hori bai, aforoa murriztua izango da eta segurtasun neurriak beteko dira. Bihar, astelehena, talde eta elkarte guztiei bidaliko zaie sarbidea eta pasahitza, eta bertaratu nahi dutenek aurrez jakinarazi beharko dute kultura@andoain.eus-era ida-tziz.