- Aurten ez da Usurbilen Sagardo Egunik izango, hala erabaki dute Sagardo Egunaren Lagunek. XXXIX. edizioa ospatzekoa zen maiatzaren erdialdean, baina COVID-19 birusak sortutako "egoera zaila" dela eta, ez egitea erabaki dute. "Denbora pasatzen utzi dugu, guztia lasaitu eta hobetuko ote zen esperantzaz, baina hainbat buelta eman ondoren, bertan behera uztea erabaki dugu", adierazi dute.

Gizartea, oro har, ez dela egoera samurra bizitzen ari nabarmendu dute, eta asko falta dela guztia amai-tzeko. Dena den, mezu positiboa zabaldu dute: "Ez ahaztu ekaitz guztien ostean barealdia etortzen dela, eta esku zabalik hartuko dugula: datorren urtean itzuliko gara, eta kolosala izango da!". Eta, bitartean, etxean gelditzera deitu dituzte herritarrak.

Gaur asteazkeneroko azoka bueltatuko da Askatasuna plazara. Oraingoz, elikagaiak saltzen dituzten postuak soilik baimendu dira. Lau izaten dira elikagaiak saltzen dituzten postuak, baina gaur hiru izango dira, laugarren postuaren langilea bajan dagoelako.