- Datozen Aste Santuko oporretan, koronabirusak eragindako alarma-egoera dela eta, Hernaniko Gazteria sailak hiru ikastaro online eskainiko dizkie herriko nerabeei, hamabi eta hamabost urte bitartekoei.

Lehenengoa, Etxetik sortu ginenekoa ikastaroa, apirilaren 6, 7, 8 eta 9an eskainiko da 11.00etatik 13.00etara. Beharrezkoa izango da ordenagailu, tableta edo mugikorra Hangouts bidez eskainiko baita ikastaroa.

Mugikorrarekin bideoak sortu eta editatu ikastaroan InShot aplikazioarekin mugikorreko klipak nola elkartu ikasi ahalko da. Apirilaren 14ean eta 15ean eskainiko da 10.00etatik 12.00etara.

Amaitzeko, Mugikorrarekin argazkiak editatu ikastaroa izango da hilaren 16an eta 17an 10.00etatik 12.00etara eta SnapSeed aplikazioa erabiliko dute.

Azkeneko bi tailer hauek Skype bidez emango dira. Horretarako aurrez bidaliko zaie lotura.

Lehenengo ikastarorako izen-ematea (https://labur.eus/LNZjv loturan) gaur amaitzen da. Informazio gehiago, gaztelekuko Instagramean.