- Urnietako lau komer-tziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz. Aukera hau eskaintzen duten dendak Itxaspe, Muazpi, Toñi fruta-denda eta Onddi optika dira.

Herritarrek eskaera etxetik telefonoz, WhatsAppez edo posta elektronikoz egin dezakete. Ondoren, ordutegi zehatz batean, establezimendura joandakoan eskaturikoa jaso eta ordainduko dute.

Eskaera etxetik egiten dutenek ez dute ilaran itxaron beharko. Dendara zuzenean sartuko dira eta eskaera hartzeko aukera izango dute.

Lau establezimendu hauetan jarrita dauden karteletan zehaztuta dago komertzio bakoitzak zein bide eskaintzen dituen eskaerak egiteko.

Halaber, bakoitzak bere ordutegi propioa ahalbidetzen du alde batetik, eskaera egiteko, eta bestetik, eskaera jasotzera joateko.