Hernani - Urtero bezala, Sahararen aldeko herritar talde batek kanpamentuetara janaria bidaltzeko kanpaina abian jarriko du Hernanin.

Urtarrilaren 31 bitarte jasoko da janaria, bai eskoletan, bai Biteri kultur etxean. Denda eta supermerkatuetan ahalegin berezia burutuko da urtarrilaren 24 eta 25ean. Ekimen honek Udalaren babesa du.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, kanpainan laguntzeko herritarren eskulana behar dute. Nahi duen orok kolabora dezake. Interesa duenak 655 738 562 (Patxi) telefono zenbakira dei dezake. - A.M.