Hernani - Hernani Udalak bosgarren urtez eskaintzen dituen dirulaguntza horiek bi helburu nagusi dituzte: gazteak, bereziki, emantzipazio bidean laguntzea eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzea. Deialdia Hernaniko herrian alokairuan bizi diren 18 urtetik aurrerakoei zuzendua dago.

Dirulaguntza horietarako 219.000 euro bideratu dira. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoentzat) 136.000 euroko partida du eta helduenak, (36 urtetatik gorakoentzat) 83.000 eurokoa.

Eskaera egiteko epea martxoaren 9an amaituko da. Eskaera-orria eskuragarri dago udal weborrian eta Herritarren Harreta Zerbi-tzuan (HHZ). Eskaera-orria egoki bete eta beharrezko dokumentazioa atxikita udal erregistroan aurkeztu behar da. Aurreko urteetan eskatzaile izan zirenak, eta dagoeneko eskatzen den dokumentazioa udaletxean badago, ez dute berriro aurkeztu beharko.

Deialdi honetan hainbat aldaketa daude. Batetik, diruz lagunduko diren alokairu gastuen epea luzatu egin da. 12 hilabetekoa izan ordez, 16 hilabetekoa izango da. Beraz, diruz lagunduko dira 2019ko irailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko alokairu gastuak.

Bestetik, eskatzaile motak ere aldatu egin dira. Bi eskatzaile mota daude: bakarkakoa edo bizikide-tza-unitatekoa. Ez dira bizikidetza-unitatetzat hartzen senidetasun edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrik ez duten pisukideak.

Informazio zehatzagoa behar izanez gero, gazteria@hernani.eus helbidera idatz daiteke. - A.M.