- Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, abuztuaren 7an, Urdanibia plazaren inguruan, Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa jokatuko da. Joan den asteartean, ekitaldia antolatzeko arduradunak Kiroletako ordezkari Borja Olazabalekin eta udal teknikariekin bildu ziren, probak egiteko eta txapelketa non jokatuko den aztertzeko. Lehenengo aldia da Gipuzkoan txapelketa hau ofizialki antolatzen dena.