- Euskal Herri mailan maila gorenean dagoen eliz musika zikloa, eta gainera beteranoena, Hondarribiko Eliz Musikaldia da, 38. urterekin. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Aurkezpena atzo goizean egin zen Hondarribiko Eliz Nagusiaren aurrean, eta han egon ziren Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, eta Juan Ignacio Aristizabal Eskifaia elkarteko ordezkari modura.

Hala, Eliz Musikaldeko kontzertu guztiak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, arratsaldeko 20.00etan eta dohainik. Ekitaldiak asteburu honetan (apirilak 2 eta 3) eta datorrenean (hilak 9 eta 10) izango dira.

Lehen asteburuan, larunbatean Tolosako Hodeiertz Abesbatza eta Xatz Eskifaia Abesbatza egongo dira parrokian Gabriel Fauré konpositorearen requiem meza interpretatzen eta igandean Suhar Gizon koruaren txanda izango da, Amaia Zipitria pianojolearen akonpainamenduarekin.

Ondoren, bigarren asteburuan beste bi kontzertu izango dira parrokian. Larunbata 9an, Vocalia Taldea emakumezkoen abesbatza ariko da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako 36 emakumez osatuta, eta zikloa ixteko, apirilaren 10ean Eskifaia Abesbatzak bere emanaldia eskainiko du, Gorka Aierberen Zuzendaritzapean.

Juan Luis Silanes, Hondarribiko Kultura zinegotziak, eskerrak eman nahi izan zizkion atzo Eskifaiari 38. urtez "kalitate honetako ziklo bat antolatzeko gaitasuna" erakutsi izateagatik. "Lan asko dago atzetik, eta horregatik dei egin nahiko nieke herritarrei eta kanpokoei ere, hurbil daitezen eliz musika bikainaz goza-tzeko aukera paregabea da eta", zioen Silanesek. Osasun neurrien aldetik, zinegotziak musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela aurreratu zuen, emanaldiak eremu txiki batean ospatuko direlako, pertsonen arteko tarte gutxikin.

Antolakuntzaren izenean Aristizabalek hartu zuen hitza, eta Eskifaiaren eskerrak luzatu zizkion Udalari "bere jarreragatik eta beti laguntzeko prest dagoelako". Gauza berdina egin zuen parrokiako ardunadunekin, "kontzertuetarako eta entseguak egiteko ematen dizkiguten erreztasunengatik". Amai-tzeko, Laboral Kutxaren laguntza eskertu zuen Aristizabalek, entitatea ekimenaren babeslea delako, eta baita Gizpukoako Abesbatzen Federazioaren laguntza.

Eskifaia Abesbatza 1978 urtean jaio zen hondarribiarrek koru musikarekin gozatzeko helburuarekin, eta 1983tik urtero antolatzen du Hondarribiko Eliz Musikaldia.