- Duela hiru aste Lurraldebus, Euskotren eta Renfeko tarifak Irunbusekoekin parekatzea proposatzen zuen mozio bat erregistratu zuen Irungo EAJko udal taldeak. Mozio horren helburu nagusia, batetik bestera joateko erabiltzen den garraiobidea edozein dela ere, irundarrek, Mugi sistemaren barruan, beti tarifa bera ordaintzea da. Honen harira, aste honetan talde sozialistak mozio alternatibo bat aurkeztu du, hurrengo bi urteetan tarifen prezioen izozketa mantentzea proposatzen duena, baita Mugiren beherapenetan sakontzea. Proposamena aztertu ondoren, jeltzaleek mozioak bateratzea planteatu diote talde sozialistari. "Ikusten dugu sozialisten mozioa ez dela gurea bezalakoa, baina osagarriak izan daitezkeela iruditzen zaigu", diote EAJtik, bi mozioen eskaerak batuz, Irunen garraio publikoaren erabilera sutatzea lortu daitekela adieraziz. Ildo horretan, bi mozioen transakzioa aztertuko duela erantzun die talde sozialistaren bozeramaileak.