- Zurriola Antzerki Eskolak Brian-en bizitza antzezlana eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 8, Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan. Ekitaldia 19.00etan hasiko da eta sarrerak doan dira espazioa bete arte. Gaur egungo gehienezko aforoa 81 lagunekoa da Itsas Etxean.