- Bidasoaldeko haurrek Errege Magoei idatzi dieten gutunen bilketa egingo dute gaur Erregeen postalariek Irun eta Hondarribian. Osasun egoeran zenbait aldaketa eragin ditu ekimenaren antolakuntzan eta, beraz, Irunen udaletxeko arkupeetan egingo da bilketa, arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara. Errege Magoen lagun-tzaileek maskara eta eskularruak jantziko dituzte ekitaldi osoan zehar, eta haurrei esango diete noiz joan daitezkeen gutunak ematera eta hitz egitera, eta nondik irten behar duten kartak eman eta gero. Hondarribian, berriz, lagun-tzaileak hiriko kaleetatik mugituko dira, bilketa errazteko xedearekin. Hala, postaria 17.00etan iritsiko da Mendelu Elkartera, 17.30ean Amute-Kosta Auzo Elkartera, 18.00etan Alde Zaharrera (udaletxeko arkupetan) eta 19.00etan Portura, Santa Maria Magdalenara hain zuzen ere.