- Bihar, azaroak 20 Erkuden Alamagrok, Bizikume elkartearen sortzaileak, proiektu hau eta bere ibilbidea aurkeztuko ditu Irunen. Elkarte honek 200 emakume baino gehiago ditu, eta jarduera ugari egiten dituzte bizikletaren inguruan: irteerak, mekanika-ikastaroak, segurtasuna... Hitzordua arratsaldeko 18.00etan da, Irungo Balazta Tailerrean, Euskal Herria etorbideko 12. zenbakian.