- Irungo Udalak udal-egutegi berri bat argitaratuko du 2022erako, herritarrek helarazten dizkioten irudiez osatuta. Berriro ere, herritarren parte-hartzeari esker, irundarrak eurak izango dira egutegiaren protagonistak, euren argazkien bidez. Udalaren ekimenak, berriz ere, Irungo Argazkigintza Elkartearen (AFI) laguntza jaso du. Aurten, parte hartzeko, Irun, izen propioz gaia proposatu da, eta kontua da hirian gutxiago edo gehiago ezagunak diren pertsonaiei eskainitako kale, plaza, espazio, eraikin, eskultura eta abarren argazkiak ateratzea. Irudiek Irungo kale-izendegiko izen propio askoren atzean zer dagoen gogoratzen eta ezagutzen lagunduko dute. Azaroaren 3an Udalak gune bat jarriko du bere web orrian (irun.org), nahi dutenek irudiek bete beharreko gutxieneko baldintzak kon-tsultatzeko eta argazkiak bidaltzeko formulario bat bete-tzeko. Irudiak bidaltzeko epea azaroaren 19an itxiko da.