Hondarribia: Satarkako parkean hobekuntza lanak egiten ari dira

27.10.2021 | 00:35

Hondarribia – Azken egunotan hobekuntza lanak burutzen ari da Hondarribiko Udala Satarkako haur parkean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak: "Segurtasun baranda aldatuko da eta banku berriak jarri dira. Helburu nagusia parkea erabiltzen dutenen segurtasuna handitzea da". Banku berriak dagoeneko ipinita utzi dira, eta baranda datozen egunetan instalatuko da.

noticias de noticiasdegipuzkoa