- AECC Gipuzkoak Hondarribiko biztanleak animatu nahi ditu uztailaren 25ean (igandea) egingo den diru bilketan parte hartzera. Elkarteko boluntarioak Hondarribiko kaleetan izango dira, minbiziak jotako gaixoei eta haien senideei doako zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izateko. Ekimena goizez izango da, Hondarribiko bost puntutan eta 20 boluntario inguruk hartuko dute parte. Goizeko 10.00etatik aurrera honako lekuetan egongo dira: San Pedro kalea, Butroi pasealekua, Matxin Arzu kalea, Sokoa eta Arma Plaza. Minbiziaren kontrako elkarteak 1.542 bazkide ditu Bidasoaldean. 2020an, AECC Gipuzkoak 126 pertsonari eman zion laguntza: 78 gaixoei eta 48 senideei. Lagun-tza psikologikoko 607 saio eta izaera sozialeko 654 esku har-tze egin ziren. Ortopediako materialaren 71 mailegu ere egin ziren. Doako zerbitzu horiek elkarteak jasotzen dituen dohaintzei esker eskaini ahal izan ziren.