- Irungo Udaleko Kultura arloak iragarri duenez, datorren larunbatean, uztailak 24, Oiasso Museoan Luciano Pompilioren kontzertu bat eskainiko da 12.00etan. Horrela, aurten ere, Hondarrribia-Peñíscolako Nazioarteko Gitarra Jaialdiko musika-emanaldietako bat erromatar museoan izango da. Sarrera doakoa da eta 30 eserlekutara mugatu da edukiera. Gonbidapenak museoan bertan eskatu daitezke.