- Aiako Harriko Lapurriturriko informazio guneak iraganeko Irun meatzaria ezagu-tzeko irteera bat antolatu du uztailaren 17rako. Txango horretara joan nahi duenak izena eman dezake 010 telefonora deituz edo irun.org web orriaren bidez, dauden plazak bete-tzen ez diren bitartean. Uztailaren 15an amaituko da izena emateko epea. Jarduera doakoa da eta eguraldiaren egoeraren mendean geratzen da. Izan ere, Lapurriturriko aurtengo denboraldiko lehenengo bi jarduerak bertan behera gelditu behar izan ziren eguraldiagatik.