- Bihar, arratsaldeko 19.00etan, Muga izenburuko ikuskizun poetiko eta musikala eskainiko da Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan. Ekitaldian parte hartuko duten poetek Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi dira. Sarrerak bi eurotan daude salgai eta ohiko bideetatik lortu daitezke: Arma Plazako bulegoan edo Kutxabakeko sarreren salmentarako webgunean.