- Hondarribiko alkatea den Txomin Sagarzazuk Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) eta alor sozialean lan egiten duten elkarteei bideratutako laguntzen deialdiaren dekretua sinatu zuen atzo. Beraz, lagun-tzak eskaintzeko prozesua martxan dago jadanik eta dekretua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster eskariak egin ahal izango dira. Argitaratzen denean, hilabete bateko epea irekiko da proiektuak aurkeztu nahi dituzten elkarteen-tzat. Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat 221.086 euro bideratuko dira eta elkarteentzat, berriz, 30.000 euro. Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinego-tziak, Gotzone Larrartek, pertsonalki deitu zien atzo deialdi honetara aurkeztu ohi diren erakundeei, honen berri emateko eta datozen egunetan bilera bat antolatzeko, “denon artean erreztasun gehienak jar ditzagun dirulaguntzak eskatu eta ematerako orduan”.