- Bi hilabete igaro dira Txingudiko Zerbitzuak mankomunitateko batzarrak ur eta zabor tasen salbuespenak onartu zituela erabat ixtera behartuak izan diren establezimendu eta zerbitzuentzat. Bidasoko EH Bildutik bat egin zuten neurri horrekin, baina “motz geratzen dela” uste dutela adierazi du alderdiak azken egunotan. Hori dela eta, 2021. urtean, ur eta zabor tasen salbuespena hirugarren mailako establezimenduei aplikatzea eskatu dute koalizio aber-tzaletik, beti ere, horien fakturazioa %50 baino gehiago jaitsi bada 2019. urteko hilabeteetako datuekin alderatuta. “Fakturazioa horrenbeste jaitsi ez dutenentzat tartetako jaitsiera planteatzen dugu”, zioten. Bigarren mailako establezimenduentzat, ordea, hobari sistema bat ezartzea planteatu dute EH Bildutik. Horrez gain, neurri murriztatzaileak indarrean dauden bitartean salbuespenak mantentzearen alde agertu da taldea.