- Iazko abenduan, Irungo eskola publikoko hainbat ikastetxek eta guraso elkarteek euskararen ezagutzarekin eta bereziki honen erabilpenarekin duten kezka azaltzeko eskutitz bat bidali zioten Udalari: Irungo errealitate soziolinguistikoak "haurren gehiengoarentzat eskola dela euskararekin harremana izateko gune nagusi eta bakarra" argi utzi duela zioten ikastetxeek eta gurasoek, eta nahiz eta "ikastetxeetan D eredua den nagusi", zentroetan egiten dena "ez dela nahikoa" argi dagoela. Ildo berean, agente hauen ustez Udalak aurrera eramaten dituen ekimenek (Solas Jolas edo Familia Ola, esaterako) "lagungarri izanik ere, inondik inora ere ez dute lortzen gabezia hori betetzea".

Irungo EAJko udal taldeak komunikatuarekin bat egin du aste honetan, eskola publikoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren menpe egon arren udal Euskara arloak hauen kudeaketan eskumena ere baduela adieraziz. Izan ere, abenduan ospatutako batzorde informatiboan eskolek egiten zituzten eskaeren inguruan galdetu zutela eta Euskara arlotik gaia koordinatuko zela esan zie-tzaiela adierazi dute Irungo jeltzaleek azken egunotan.

Era berean, "Udalak bide honetan aurrera pausoak eman zitzan", 2021eko aurrekontuetan euskararen erabilera sustatzeko material digitala sortzeko edota dagoena egoki-tzeko ditu kopuru bat proposatu zuen udal talde jeltzaleak: "Tamalez, udal gobernuak ekimen honi ezezkoa eman zion".

EAJko kideen ustez, azken hilabeteotan Udalak ez die erantzunik eman eskolen eskaerei. "Badakigu Udala euskararen egoera hobe-tzeko eta sustatzeko ekimenak martxan jartzen saiatzen dela, besteak beste; Solas Jolas, Udagiro eta eusearazko errefortzu ikastaroak", jarraitzen zuten taldetik, "baina ikastetxeek ez dela nahikoa adierazi eta frogatu dute".

Horregatik, jeltzaleek "argi" dutela zioten: "Euskara gure nortasuna da, gure izatea eta erroa". "Irundarrok euskaraz zein gaztelaniaz ikasteko eta bizitzeko aukera eta eskubidea dugu, eta Udalak asko du bide honetan egiteko", amaitzen du EAJko idatziak, "euskarak merezi duela" gehituz.