- Hondarribiko Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eta Mikel Zendoia Behemendi elkarteko kideak atzo aurkeztu zituzten liztor beltzaren aurkako aurtengo kanpainaren emaitzak. Aurten, tokiko administrazioaren eta Behemendiren arteko elkarlanari esker, liztor beltzen koloniak kontrolatzeko 18 tranpa jarri ziren hiriko zenbait puntutan martxoan eta apirilean, ahal den liztor erregina fundatzaile gehienak harrapatzeko asmoarekin.

Guztira, kanpainan zehar hauetako 1.357 intsektu inbaditzaile harrapatu dituzte Udalak eta Behemendik. Zendoiak azaldu zuenez, tranpa hauen erabilpena oso eraginkorra da espeziearen zabalpena kontrolatzerako orduan, "harrapatzen den erregina bakoitzeko habi bat ken-tzen ari baikara", bere hitzetan.

Datozen hilabetei begira, Behemendiko kideak liztor erreginak habitik ez direla ateratzen nabarmendu zuen: "Horregatik, ez da batere gomendagarria aipatutako garaietatik kanpo tranpak jartzea".

Lan hauetako arduraduna Behemendiko brigada da normalean, baina habiaren kokapenarengatik tratamendua oso konplexua bada, Aldundiko suhiltzaileak sartzen dira proiektuan. "Hala daukagu adostuta protokoloan", amaitu zuen Zendoiak.

Bere aldetik, Silanesek hiritarrek instsektu hauen habiak ikustez dituztenean Udalntzaingoarekin derrigorrez kontaktuan jarri behar direla gogorarazi zuen, 931 111 313 telefono zenbakiaren bidez.