- Bidasoaldeko garapen agentziak, Bidasoa Bizirik, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 27 laguntza ekonomiko bideratzeko prozesua abiarazi du. Ekimena Lanbideren programa baten barne kokatzen da eta, deialdiaren baitan, 1.000 euro bideratuko dira enpresa ideia bat eratuko duten pertsonentzat eta 1.500 euro enpresa proiektu bat martxan jartzen duten pertsonantzat. Zenbateko hauek %15 handituko lirateke baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa balitz (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa balitz. Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa Biziriken tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena maiatzaren 20an, 13.30ean, izango den bilerara.