- Koronabirusak sortutako osasun-egoera dela-eta, Irungo Udalak eskaintzen dituen udalekuen plaza kopurua nabarmen murriztu da aurten, talde txikiagoak egin baitira segurtasun-neurriak betetzeko. Testuinguru horretan, EH Bilduko udal taldeak udako hilabeteetan familientzako kontziliaziorako diru-laguntza partida bat sor dezala eskatu dio tokiko Gobernuari. "Diru-laguntza honekin, familien kontziliazioan laguntzetik harago, hala nahi duten haur guztiek aisialdi eskaintza eskuragarria izatea bilatzen dugu", zioten taldetik, "hitzetatik ekin-tzetara pasatzeko unea" dela nabarmenduz.