- Datorren apirilaren 23an Liburuaren eta Egile-Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Arma Plaza Fundazioak, Hondarribiko ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko helburuarekin, ospakizun honekin bat egin du. Hala, Fundazioak Hondarribiko historiari, kulturari, arkitekturari, ohiturei, natur inguruneei eta gastronomiari buruz salgai dituen argitalpenetakoren bat eskuratu nahi duten pertsona guztiek, datorren ostiralean, apirilaren 23an, argitalpen horiek guztiak erosteko aukera izango dute, ohiko prezioan %10eko deskontua eginda.