- Hondarribiko Udalak Mariñelen itsasbidearen hasieran (Espigoian) dauden zerbitzu publikoak birgaitu ditu. Hala jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azken egunotan: "Lanak azaroaren erdialdean hasi ziren, eta hasiera batean jarrita genuen epea luzatu egin bada ere, duela egun batzuk berriz ere ireki egin ziren erabat berrituak dauden instalakuntzak".

Beraz, hainbeste hilabetez itxi egon diren komunak berriz ematen diete zerbitzua hondarribiarrei. Instalakuntzak hobetzeko obraren aurrekontua 40.000 eurokoa izan da.