- Hondarribiko Loraitz Haurreskolan aste gutxitan zabalduko da 2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea, apirilaren 12tik 21era (online eta aurrez aurre). Loraitz 2010ean ireki zen eta instalakuntzaren helburua familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da, zero urtetik bi urtera bitarteko haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak bultzatuz eta prozesu horretan bidelagun izanez. Duela hiru urtetik hona, matrikulazioak doakoak dira honako kasu hauetan: batetik, 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat, eta bestetik, erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai-arrebaren bat edo gehiagorekin koin-tzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete. Informazio gehiago lortzeko, interesa duten pertsonek 943 642 548 telefonora edo loraitz.hondarribia@haurreskolak.eus posta elektronikora jo dezakete. Aurrez aurreko harretarako, Loraitzen instalakuntzak Higer Bidean daude.