- Urtearen hasieran, Txingudiko Zerbitzuakek guztiz ixtera behartuta zeuden establezimendu eta zerbi-tzuek urari eta hondakinei dagozkien laguntzak jasotzeko eskubidea izango zutela iragarri zuen. Hasiera batean, hobari-aldi gisa gehienez bi hilabete ezarri ziren. Hala ere, Mankomunitateak azterlan juridiko eta ekonomiko bat egin du, ezohiko hobaria luzatzeko bideragarritasuna ezagutzeko, beti ere nahitaezko eta benetako itxiera-aldi osoa jasan dutenentzat. Entitateak neurria bideragarria dela ondorioztatu du, diru-bilketaren jaitsierari aurre egiteko behar adina baliabide balin badago. Beraz, Mankomunitateko batzarrak hobariak luzatzea onartu zuen atzo aho batez eta, ondorioz, dekretu bidez itxi behar izan zuten jarduera eta establezimenduek itxita egon ziren hilabeteetako ur eta hondakinen tasetatik salbuestea eskatu ahal izango dute.